135. ALDIZKARIA - 2001eko azaroaren 7a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

356/2001 FORU AGINDUA, irailaren 27koa, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak emana, Garraldako H.L.H.I.P.rako 2001-2002 ikasturterako garraioko ibilbide bat kontratatzeko espedientea presako prozedura negoziatuaren bidez eta prentsan argitaratuta ebazten duena.

Ikusirik Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuaren txostena, proposatzen duena aipaturiko zerbitzuen kontratazioa arautuko duten administrazio klausulen eta agindu teknikoen pleguak onestea, eta zerbitzu hori Foru Agindu honetan azaltzen den enpresari adjudikatzea.

Nafarroako Administrazio Publikoen Kontratuei buruzko ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legeak emandako eskurantzen arabera, eta Nafarroako Foru Komunitateko Gobernua eta Administrazioa arautzen dituen apirilaren 11ko 23/1983 Foru Legeko 36. artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, eta 2001eko ekitaldirako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko 18/1999 Foru Legeko 33.2 artikuluan xedaturikoarekin bat,

AGINDU DUT:

1. Garraldako H.L.H.I.P.rako ibilbidearen eskola garraioko zerbitzuen kontratazioa arautuko duten administrazio klausulen eta agindu teknikoen pleguak onestea.

2. Eskola garraioko zerbitzua enpresa honi adjudikatzea:

-Garraldako H.L.H.I.P., Angel María Loperena Rota jaunari; eguneko 18.000 pezeta (108,18 euro), BEZa barne.

3. Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuak behar diren tramiteak egitea adjudikazio kontratuak egin eta erregelamenduaren araberako bermeak jar daitezen.

4. Angel María Loperena Rotarekin egindako kontratuaren ondoriozko gastua baimentzea: 7.789,12 euro (1.296.000 pezeta) izanen dira guztira 2001-2002 ikasturteko lehen lauhilekorako, eta departamenturako indarra duen gastuen aurrekontuko "Eskola garraioa" izeneko 41620-2230-425200 kontusailaren bizkar ordainduko da. 2002eko urtarrila-ekaina aldirako kostua 11.250,95 euro (1.872.000 pezeta) izanen da guztira, 2002ko aurrekontuan gaitzen den kontusailaren kargura.

5. Foru Agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara ematea.

6. Foru Agindu hau igortzea adjudikazioa hartu duen garraio enpresari, Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Garraio Zerbitzuari, Ekonomi eta Ogasun Departamentuak Hezkuntza eta Kulturakoan duen kontu-hartzaile delegatuari, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuari, Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuari, Ikasketetarako Laguntzen Atalari, Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoari eta Zerbitzu Osagarrien Bulegoari, behar diren ondorioak sor ditzan.

Iruñean, bi mila eta bateko irailaren hogeita zazpian.-Hezkuntza eta Kultura kontseilaria, Jesús María Laguna Peña.

Iragarkiaren kodea: A0110312