I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak
290/2001 FORU DEKRETUA, urriaren 8ekoa, Etulaingo (Anue) Kontzejuko 8.000 metro koadroko herrilurraren desafektazioa onesten duena, ondoren haren erabilera lagatzeko.
Etulaingo (Anue) Kontzejuak Nafarroako Gobernuari eskatu dio 8.000 metro koadroko herrilurraren desafektazioa onets dezala. Lursail horrek 9. poligonoko 121. lurzatiaren puska bat hartzen du, Urrutia izeneko parajean.
Proposaturiko desafektazioaren xedea da lur horien erabilera Cementos Portland S.A. enpresari lagatzea, 30 urtez, urteko kanon baten truke, bertan masadera-planta bat jartzeko.
Etulaingo (Anue) Kontzejuak hertsiki bete du espediente honen xede den arloaren gainean Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeak dioena, baita Nafarroako Toki Entitateen Ondasunei buruzko Erregelamenduan ezarritakoa ere (urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsia).
Horrenbestez, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta bateko urriaren zortzian egindako bilkuran harturiko erabakiari jarraikiz,
DEKRETATU DUT:
1. artikulua. Etulaingo (Anue) Kontzejuko 8.000 metro koadroko herrilurraren desafektazioa onesten da. Lursail horrek 9. poligonoko 121. lurzatiaren puska bat hartzen du, Urrutia izeneko parajean.
2. artikulua. Etulaingo (Anue) Kontzejuari baimena ematen zaio desafektatutako lur horren erabilera Portland S.A. enpresari lagatzeko, 30 urtez, urteko kanon baten truke, bertan masadera-planta bat jartzeko.
3. artikulua. Aipatu desafektazioaren onespena Etulaingo (Anue) Kontzejuak gai honetaz onetsitako baldintza plegua hertsiki betetzearen baldintzapean dago, batez ere klausula berezi bat, zeinean adierazten baita herrilur hori herri ondarera itzuli behar dela desafektazioa eragin zuten helburuak desagertu edo betetzen ez badira.
4. artikulua. Etulaingo (Anue) Kontzejuak espediente honen xede diren lurren mugak jarri beharko ditu.
AZKEN XEDAPENA
Foru Dekretu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.
Iruñean, bi mila eta bateko urriaren zortzian.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.-Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilaria, Ignacio Javier Martínez Alfaro.
Iragarkiaren kodea: a0110763