I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak
289/2001 FORU DEKRETUA, urriaren 8koa, Ziraukiko Udaleko 2.911 metro koadroko herrilurraren onura soziala deklaratu eta haren desafektazioa onesten duena, ondoren jabetza partikularreko 2.468 metro koadrorekin trukatzeko.
Ziraukiko Udalak Nafarroako Gobernuari eskatu dio 2.911 metro koadroko herrilurraren desafektazioa onets dezala. Lursail horiek 2. poligonoko 237. lurzatiaren puska bat hartzen dute.
Aipatu lurzatia Cecilio Recalde Uriz jaunaren 2.468 metro koadrorekin trukatu nahi da. Metro horiek honela banatuak daude:
-1.623 metro koadro, 2. poligonoko 380. lurzatiari dagozkionak.
-552 metro koadro, 3. poligonoko 139. lurzatiari dagozkionak.
-293 metro koadro, 3. poligonoko 136. lurzatiari dagozkionak.
Trukatzearen xedea bide publiko bat moldatzea da.
Ziraukiko Udalak hertsiki bete du espediente honen xede den arloaren gainean Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeak dioena, baita Nafarroako Toki Entitateen Ondasunei buruzko Erregelamenduan ezarritakoa ere (urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsia).
Horrenbestez, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta bateko urriaren zortzian egindako bilkuran harturiko erabakiari jarraikiz,
DEKRETATU DUT:
1. artikulua. Ziraukiko Udaleko 2.911 metro koadroko herrilurraren onura publiko-soziala deklaratu eta haren desafektazioa onesten da. Lursail horiek 2. poligonoko 237. lurzatiaren puska bat hartzen dute.
2. artikulua. Ziraukiko Udalari baimena ematen zaio desafektatutako lurzati hori Cecilio Recalde Uriz jaunaren 2.468 metro koadrorekin trukatzeko. Metroak honela banatuak daude:
-1.623 metro koadro, 2. poligonoko 380. lurzatiari dagozkionak.
-552 metro koadro, 3. poligonoko 139. lurzatiari dagozkionak.
-293 metro koadro, 3. poligonoko 136. lurzatiari dagozkionak.
Trukatzearen xedea bide publiko bat moldatzea da.
3. artikulua. Aipatu desafektazioaren onespena Ziraukiko Udalak gai honetaz onetsitako baldintza plegua hertsiki betetzearen baldintzapean dago, batez ere klausula berezi bat, zeinean adierazten baita herrilur hori herri ondarera itzuli behar dela desafektazioa eragin zuten helburuak desagertu edo betetzen ez badira. Klausula hori kontratua gauzatzen duen agiri publikoan eta, gero, Jabetzaren Erregistroko inskribapenean ere agertaraziko da
4. artikulua. Ziraukiko Udalak espediente honen xede diren lurren mugak jarri beharko ditu, katastroko kartografia ofizialean agertuko da eta aldaketaren berri eman beharko zaie Nafarroako Zerga Ogasuneko Lurralde Aberastasunaren Zerbitzuari eta Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuko Nekazaritzako Egituren Zerbitzuari.
AZKEN XEDAPENA
Foru Dekretu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.
Iruñean, bi mila eta bateko urriaren zortzian.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.-Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilaria, Ignacio Javier Martínez Alfaro.
Iragarkiaren kodea: a0110762