III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
I R U Ñ A
Jarduera sailkatua
Ingurumena babesteko jarduera sailkatuen kontrolari buruzko abenduaren 5eko 16/1989 Foru Legean eta hura garatzeko otsailaren 15eko 32/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Erregelamenduan xedatutakoa betez, aditzera ematen da udal honetako bulegoetan eta hamabost egunez iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, jendaurrean egonen direla ondotik zehazten diren espedienteak, jarduerak ukitutakoek egoki juzgatzen dituzten oharrak egin ditzaten.
Izena: José María Loperena Eslava, Giraud Logística, S.L. ordezkatuz (2001478). Jarduera: ibilgailuen sektoreko plastikozko pieza osagarrien azterketa eta biltegiaren nabea moldatzea. Tokia: Landabengo industrialdea, A kalea.
Izena: Javier María Castejón Suescun, Caja de Ahorros y Monte de Piedad de Navarra ordezkatuz (2001479). Jarduera: erretiratuen elkartea berritzea. Tokia: Oskiako Ama Birjina, z.g.
Izena: José Angel Monparler Sola, Mercados Centrales de Abastecimiento (Mercairuña) ordezkatuz (2001481). Jarduera: fruten handizkako merkataritza. Tokia: Agustindarren industrialdea.
Izena: Faustino Rodrigo Semberoiz, Ciudad Deportiva Amaya ordezkatuz (2001482). Jarduera: igerileku olinpiko estalia. Tokia: Belosobeiti, z.g.
Izena: Juan Manuel Labairu Ardanaz, Puro Racing, S.L. ordezkatuz (2001488). Jarduera: motozikletak eta pieza osagarriak, tailerra, erakustokia eta salmenta. Tokia: Guelbenzu, 24.
Izena: Alfonso Rodríguez Reyes (2001495). Jarduera: pinturen merkataritzarako lokala. Tokia: Agoitz, 4.
Izena: Ataulfo Urmeneta Erroz, V.L.V. Inmuebles, S.L. ordezkatuz (2001497). Jarduera: bulegoak. Tokia: Pio XII.aren etorbidea, 26.
Izena: Marta Echavarren Zozaya, Nafarroako Gobernua, Ondare Zerbitzua ordezkatuz (2001499). Jarduera: Ogasuneko eraikinaren 2. solairuko moldaketa obren 3. fasea. Tokia: Karlos III.a etorbidea, 4.
Iruñean, bi mila eta bateko urriaren hogeita lauan. Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.
Iragarkiaren kodea: A0111137