III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
E S T E R I B A R
Akats zuzenketa
2001eko 130. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, urriaren 26koan, argitara eman zen jarduera sailkatuari buruzko iragarkian akatsa atzeman denez, honako argitalpen honen bitartez egiten da behar den zuzenketa:
Honelaxe zioen: "..otsailaren 15eko 32/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Erregelamenduan xedatutakoa betez, aditzera ematen da Alkatetza honen 7/99 ebazpenaren bidez lizentzia eman zaiola ondotik aipatzen diren ezaugarriak dituen jarduerari: Lizentzia eman zen eguna: 2001eko urriaren 15a. Eskatzailea: Martín Villanueva Vierge.", eta honelaxe behar du: aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela hamabost egunez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, ondotik zehazten den jarduerari buruzko espedientea, ukitutakoek bidezko oharrak egin ditzaten.
Eskatzailea: Martín Villanueva Vierge. Jarduera: ardiendako nabea. Tokia: Zubiriko barreiatua. Alegazioak egiteko epea: hamabost egun, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina.
Aditzera ematen da orok jakin dezan.
Esteribarren, bi mila eta bateko urriaren hogeita seian. Alkate udalburua, Francisco Javier Borda Garde.
Iragarkiaren kodea: A0111095