I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak
286/2001 FORU DEKRETUA, urriaren 8koa, Arellanoko Udaleko 1.022 metro koadroko herrilurraren onura soziala deklaratu eta haren desafektazioa onesten duena, ondoren jabetza partikularreko 3.973 metro koadrorekin trukatzeko.
Arellanoko Udalak Nafarroako Gobernuari eskatu dio 1.022 metro koadroko herrilurraren desafektazioa onets dezala. Lursail hori 2. poligonoko 797. lurzatiari dagokio eta "Costalavarga" izeneko parajean dago.
Aipatu lurzatia Miguel Nuñez Martínez jaunaren 3.973 metro koadrorekin trukatu nahi da. Miguel Nuñez jaunaren lurrak Antorin izeneko parajeko 1. poligonoko 312. lurzatiari dagozkio.
Trukatzearen xedea da antzinako egoera bat legeztatzea, olibondoak landatu baitzituen herrilurrean.
Arellanoko Udalak hertsiki bete du espediente honen xede den arloaren gainean Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeak dioena, baita Nafarroako Toki Entitateen Ondasunei buruzko Erregelamenduan ezarritakoa ere (urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsia).
Horrenbestez, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta bateko urriaren zortzian egindako bilkuran harturiko erabakiari jarraikiz,
DEKRETATU DUT:
1. artikulua. Arellanoko Udaleko 1.022 metro koadroko herrilurraren onura soziala deklaratu eta haren desafektazioa onesten da. Lursail hori 2. poligonoko 797. lurzatiari dagokio eta "Costalavarga" izeneko parajean dago.
2. artikulua. Arellanoko Udalari baimena ematen zaio desafektatutako lurzati hori Miguel Nuñez Martínez jaunaren 3.973 metro koadrorekin trukatzeko. Miguel Nuñez jaunaren metro horiek Antorin izeneko parajeko 1. poligonoko 312. lurzatiari dagozkio.
Trukatzearen xedea da antzinako egoera bat legeztatzea, olibondoak landatu baitzituen herrilurrean.
3. artikulua. Aipatu desafektazioaren onespena Arellanoko Udalak gai honetaz onetsitako baldintza plegua hertsiki betetzearen baldintzapean dago, batez ere klausula berezi bat, zeinean adierazten baita herrilur hori herri ondarera itzuli behar dela desafektazioa eragin zuten helburuak desagertu edo betetzen ez badira. Klausula hori kontratua gauzatzen duen agiri publikoan eta, gero, Jabetzaren Erregistroko inskribapenean ere agertaraziko da
4. artikulua. Arellanoko Udalak espediente honen xede diren lurren mugak jarri beharko ditu, katastroko kartografia ofizialean agertuko da eta aldaketaren berri eman beharko zaie Nafarroako Zerga Ogasuneko Lurralde Aberastasunaren Zerbitzuari eta Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuko Nekazaritzako Egituren Zerbitzuari.
AZKEN XEDAPENA
Foru Dekretu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.
Iruñean, bi mila eta bateko urriaren zortzian.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.-Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilaria, Ignacio Javier Martínez Alfaro.
Iragarkiaren kodea: a0110759