III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
A R A N T Z A
Oihan enkantea
Arantzako Udalak salgai paratzen du, enkante irekian eta plegu itxiaren bidez, ondoko oihan aprobetxamendu hau:
Lotea: 1.398 pinu, Apitta eta Argatsoro izeneko alderdietan, 972 metro kubiko zur eta 114 metro kubiko enbor txiki egiten dutenak. Hasierako prezioa: 8.273.000 pezeta.
Enkantean parte hartu ahal izateko, Enpresaren Sailkapen Agiria eta udal gordailuzaintzan hasierako prezioaren % 5, behin-behineko fidantza gisa, utzi izanaren gordekina aurkeztu behar dira.
Proposamenak, behean erantsitako ereduaren araberakoak, udal idazkaritzan aurkeztuko dira, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik kontaturik, hamabosgarren egun balioduneko eguerdiko hamabiak baino lehen. Pleguak hurrengo egun balioduneko eguerdiko hamabietan irekiko dira.
Baldintza ekonomiko-administratibo eta fakultatiboak udal idazkaritzan daude, interesatuen eskura.
Arantzan, bi mila eta bateko urriaren hemeretzian. Alkatea, José Ramón Amorós Oskoz.
PROPOSAMEN EREDUA
............J/A,......(e)ko bizilaguna, bere izenean edo helbide soziala.......(e)an eta Enpresaren Sailkapen Agiria ....... zk.koa dituen ........ ordezkatuz. Adierazten du Arantzako Udalak...... Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratutako iragarkiaren berri izan duela eta .....zk.ko loterako .......(letra eta zenbakitan)...... pezetako zenbatekoa eskaintzen duela, paratutako baldintzei hertsiki atxikiz.
(Tokia, eguna eta sinadura).
Iragarkiaren kodea: A0111217