135. ALDIZKARIA - 2001eko azaroaren 7a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

L E S A K A

Lesakako Hirigintzako Udal Planeko U.E.21eko Araudian akatsen Zuzenketa

Lesakako Udalak, 2001eko urriaren 19an eginiko osoko bilkuran, bertzeen artean, honako hau erabaki zuen:

"Irailaren 26an eginiko txosten baten bitartez, María Urmeneta eta Francisco Javier Chocarro arkitekto aholkulariek adierazi dute akats bat detektatu dutela SR3 sektorearen erabilpenei buruzko araudiaren asignazioan, U.E.21ean eragina duena. Hori dela eta, intentsitate txikiko bizitegi unitate eta sektoreei dagokien koadroa, non merkataritza erabilera ez den baimengarria, aplikatu zaio U.E.21ari, babes ofizialeko etxebizitza blokeak eraikitzeko zuzendua denari. Arkitektoek adierazten dute udal planeko S.R.3 eta U.E.21ari dagozkien fitxak alderatuz gero, egiaztatzen ahal dela akats hori nola sortu den.

Kide guzien aho bateko botoarekin, Osoko Bilkurak erabaki du:

1. Aipatu akatsa zuzentzea, U.E.21eko etxabeetan merkataritza erabilpenak baimentzeko.

2. Erabaki honen berri ematea udaleko arkitekto aholkulariei eta Nafarroako Gobernuko Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuari. Azken honi, era berean, aipaturiko txostenaren fotokopia igorriko zaio."

Lesakan, bi mila eta bateko urriaren hogeita seian. Alkatea, José Luis Etxegarai Andueza.

Iragarkiaren kodea: A0111172