135. ALDIZKARIA - 2001eko azaroaren 7a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

L E S A K A

2001eko aurrekontuaren aldaketa

Lesakako Udalak, 2001eko urriaren 19an eginiko osoko bilkuran, bertzeen artean, honako erabaki hau hartu zuen:

"Kontuhartzaileak irailaren 27an eginiko txosten batean, adierazten du beharrezkoa dela bi transferentzia egitea udalaren 2001 urterako aurrekontuan.

Haiek jasotzen dute igoera ondoko kontusailetan, adierazten diren zenbatekoekin:

-1 531 21800 kontusaila. Auzobide eta baso pistak: 7.000.000 pezeta (42.070,85 euro).

-1 581 69000 kontusaila. Landaketak eta baso lanak. 7.000.000 pezeta (42.070,85 euro).

Behar den kopurua, dirusarreretako 1 282 kontusailetik lortuko da, "Eraikin, instalazio eta obren gaineko zerga"ri dagokionetik. Izan ere, 18.000.000 pezetako (108.182,18 euro) aurreikuspena egin zen eta kontzeptu horregatik, gaur arte, 32.504.340 pezeta (195.355,02 euro) kobratu baitira.

Hori dena ikusita, Osoko Bilkurak aho batez erabaki du:

1. Aurrekontuaren aldaketari buruzko 2/2001 espedientea onartzea.

2. Hura jendaurrean paratzea, hamabortz egun baliodunean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Herriko Etxeko oholean iragarri ondotik, herritar edo interesatuek aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten."

Lesakan, bi mila eta bateko urriaren hogeita bortzean. Alkatea, José Luis Etxegarai Andueza.

Iragarkiaren kodea: A0111171