135. ALDIZKARIA - 2001eko azaroaren 7a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B A R A Ñ A I N

Lehiaketa, Barañaingo Ipar Plazako etorbidearen berrikuntza lanak esleitzeko

Gobernu Batzordeak aipatu obra kontratazioaren espedienteari dagokion erabakia, hartu zuen, besteak beste, aurtengo urriaren 10eko bilkuran. Hona hemen:

"11. Nafarroako Gobernuko Toki Administrazioko Departamentuak Gobernu Batzordeak abuztuaren 8an onetsi zuen klausula administratiboen pleguko zenbait atal kentzeko eskatu du, irailaren 26ko 615 ebazpenaren bidez. Kaudimen teknikoaren balorazioari dagokio eskaera hori, izan ere kontzeptu horri ezin baitzaio punturik eman, kontzeptu hori bera enpresaren sailkapenean ere agertzen delako. Sailkapena agirien A gutunazalean sartu beharra zegoen.

Toki Administrazioko Departamentuari argibideak eskatu eta berretsi egin dute ezen baldintzak onargarriak direla baldin eta ebazpenean aipatutako atalak kentzen badira eta bi ataletako puntuazio osoa gutxitzen bada. Hala eginez gero, obrak kontratatzeko espedienteak aurrera egin dezake.

Eztabaidatu ondoren, honako hau erabaki da:

-Toki Administrazioko Departamentuaren eskaera onartu eta, hortaz, honako atal hauek kenduko dira: C)Lanak betearazteko kalitatea eta D) Obrari atxikitako bitartekoak.

-Puntuazio osoa 25 puntu gutxituko da, hots, pleguko C) eta D) atalei zegokiena kenduko da.

-Erabaki hau kontuan hartuta, eskaintza egin duten bi enpresek hamar egun naturaleko epea izanen dute lehiaketan eta epe barnean aurkeztu zituzten agiriak aldatu ahal izateko.

-Erabaki hau Nafarroako Toki Administrazioko Departamentuari igorriko zaio, jasota gera dadin.

Argitara ematen da orok jakin dezan.

Barañainen, bi mila eta bateko urriaren hogeita lauan. Alkatea, Joaquín Olloqui Osés.

Iragarkiaren kodea: A0111141