I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak
285/2001 FORU DEKRETUA, urriaren 8koa, Mendabiako Udaleko 15.290 metro koadroko herrilurraren onura publiko-soziala deklaratu eta haren desafektazioa onesten duena, ondoren jabetza partikularreko 7.645 metro koadrorekin trukatzeko.
Mendabiako Udalak Nafarroako Gobernuari eskatu dio 15.290 metro koadroko herrilurraren desafektazioa onets dezala. Lursail horrek 6. poligonoko 1931. lurzatiaren puska bat hartzen du, "La Vega" izeneko parajean.
Aipatu lurzatia Pilar Merino Lacalle andrearen 7.645 metro koadrorekin trukatu nahi da. Pilar Merinoren lurrak Rubio de Arribako ureztalurren berrantolamenduko 7. poligonoko 629. lurzatiari dagozkio.
Trukatzearen xedea udalak erosten duen lurra herriko industrialdeari eranstea da.
Mendabiako Udalak hertsiki bete du espediente honen xede den arloaren gainean Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeak dioena, baita Nafarroako Toki Entitateen Ondasunei buruzko Erregelamenduan ezarritakoa ere (urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsia).
Horrenbestez, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta bateko urriaren zortzian egindako bilkuran harturiko erabakiari jarraikiz,
DEKRETATU DUT:
1. artikulua. Mendabiako Udaleko 15.290 metro koadroko herrilurraren onura publiko-soziala deklaratu eta haren desafektazioa onesten da. Lursail horrek 6. poligonoko 1931. lurzatiaren puska bat hartzen du, "La Vega" izeneko parajean.
2. artikulua. Mendabiako Udalari baimena ematen zaio desafektatutako lurzati hori Pilar Merino Lacalle andrearen 7.645 metro koadrorekin trukatzeko. Pilar Merinoren metro horiek Rubio de Arribako ureztalurren berrantolamenduko 7. poligonoko 629. lurzatiari dagozkio.
Trukatzearen xedea da udalak erosten duen dokumentua herriko industrialdeari eranstea.
3. artikulua. Aipatu desafektazioaren onespena Mendabiako Udalak gai honetaz onetsitako baldintza plegua hertsiki betetzearen baldintzapean dago, batez ere klausula berezi bat, zeinean adierazten baita herrilur hori herri ondarera itzuli behar dela desafektazioa eragin zuten helburuak desagertu edo betetzen ez badira. Klausula hori kontratua gauzatzen duen agiri publikoan eta, gero, Jabetzaren Erregistroko inskribapenean ere agertaraziko da
4. artikulua. Mendabiako Udalak espediente honen xede diren lurren mugak jarri beharko ditu, katastroko kartografia ofizialean agertuko da eta aldaketaren berri eman beharko zaie Nafarroako Zerga Ogasuneko Lurralde Aberastasunaren Zerbitzuari eta Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuko Nekazaritzako Egituren Zerbitzuari.
AZKEN XEDAPENA
Foru Dekretu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.
Iruñean, bi mila eta bateko urriaren zortzian.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.-Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilaria, Ignacio Javier Martínez Alfaro.
Iragarkiaren kodea: a0110758