135. ALDIZKARIA - 2001eko azaroaren 7a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

T A F A L L A

Behin betiko onespena, AR-2 banaketa eremuko hirigintzako hitzarmenari

Tafallako Udalak, 2001eko irailaren 25ean egin osoko bilkura arruntean, besteak beste, ondoko erabaki hau hartu zuen:

Tafallako Udalak, 2001eko ekainaren 27an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Tafallako Udalaren eta P.B.Ereta, S.L. enpresaren arteko hirigintzako hitzarmena, egun indarra duen Hiri Antolamenduko Plan Orokorreko AR-2 banaketa eremuari dagokiona.

Espedientea jendaurrean paratu zen 108. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, 2001eko irailaren 5ekoan, eta ez zaio inolako alegaziorik aurkeztu.

Udal teknikariek egindako txostenak eta Hirigintzako Informazio Batzordearen irizpena azterturik, 10/94 Foru Legeko 140. artikuluan eta harekin bat datozenetan xedatutakoa aplikatzeko, erabaki da:

Lehenbizikoa.-Behin betikoz onestea Tafallako Udalaren eta P.B.Ereta enpresaren arteko hitzarmena, AR-2 banaketa eremuari dagokiona. Hitzarmena sinatu beharko da hamabost eguneko epean, bidezko interesa dutenei jakinarazten denetik aitzina.

Bigarrena.-Erabaki hau interesatuei, kontu- hartzailetzari, idazkaritzari eta hirigintzako alorrari jakinaraztea. Hirigintzako Administrazio Hitzarmenen Udal Erregistroan inskribatu beharko da hitzarmena, eta bertan gordeko da haren behin betiko testuaren ale bat.

Jakinarazten dizut, jakin dezazun eta ondorioak sor ditzan, eta ohartarazten dizut erabaki honen aurka ondoren aipatzen diren errekurtsoak jar daitezkeela:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza sustatu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko Sailari edo Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina, edo

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, ebazpen hau jakinarazten denetik aitzina.

Tafallan, bi mila eta bateko urriaren hemezortzian. Alkatea, sinadura ulertezina. Idazkaria, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0111098