135. ALDIZKARIA - 2001eko azaroaren 7a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

T A F A L L A

Behin-behineko eta behin betiko onespena, B.B.E.P.B.ko aldaketari E-4 sektorean (610. lurzatia, 177. etxe-saila)

Tafallako Udalak, 2001eko irailaren 25ean egin osoko bilkura arruntean, besteak beste, ondoko erabaki hau hartu zuen:

B.B.E.P.B.ko aldaketa, E-4 sektoreko 610. lurzatiko 177. etxe-sailari dagokiona, hasiera batez onetsi zen helburu nagusi batekin, alegia, gaurko egunean dagoen eraikineko bigarren solairua sendotzea, etxebizitzetarako erabilera izan dezan, Luis Larraburu Merino jauna sustatzaile izanik.

Espedientea jendaurrean paratu zen hilabetez, 85. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, uztailaren 13koan, iragarkia argitaratuz, eta epe horretan ez zaio inolako alegaziorik aurkeztu.

Udalaren zerbitzu teknikoek egindako txostena eta Hirigintzako Informazio Batzordearen irizpena azterturik, 10/94 Foru Legeko 117. artikuluan eta harekin bat datozenetan xedatutakoa aplikatzeko, erabaki da:

Lehenbizikoa.-Behin-behinekoz eta behin betikoz onestea Babes eta Barne Erreformarako Plan Bereziko aldaketa, E-4 sektoreko 610. lurzatiko 177. etxe-sailari dagokiona, Luis Larraburu Merino jaunak sustatua, betiere txostenean zehaztutako baldintza betetzen bada, alegia, estalkiko edo/eta fatxadako lanak egin behako direla alboko fatxadan teilatu hegala sortuz, halako moldez non gaur egun daudenen jarraipen gisara gelditzen den, eta estalkia hiru isurkikoa egin beharko da, bederen.

Bigarrena.-Behin betiko onespenaren erabakia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea eta erabakia eta aldaketaren kopia, behar bezala eginbideturik, Nafarroako Gobernuko Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentura igortzea.

Hirugarrena.-Erabaki hau kontu-hartzailetzako alorrari, hirigintzako alorrari eta interesatuari jakinaraztea, behar diren ondorioetarako.

Jakinarazten dizut, jakin dezazun eta ondorioak sor ditzan, eta ohartarazten dizut erabaki honen aurka ondoren aipatzen diren errekurtsoak jar daitezkeela:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza sustatu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko Sailari edo Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina, edo

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, ebazpen hau jakinarazten denetik aitzina.

Tafallan, bi mila eta bateko urriaren hemezortzian. Alkatea, sinadura ulertezina. Idazkaria, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0111097