III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
BEASOAIN-EGILLOR
Lehiaketa, "Beasoain-Egillorko oihanbidea ireki eta moldatzea" obrak esleitzeko
Beasoain-Egillorko Kontzejuak lizitaziorako deia egin du "Beasoain-Egillorko oihanbidea ireki eta moldatzea" izeneko obra esleitzeko. Hona hemen baldintzak:
-Kontratazio mota: prozedura hitzartua, prentsan iragarrita.
-Lizitazio mota: kontrata bidezko exekuzioaren aurrekontua: 45.285,85 euro (7.534.932 pezeta), BEZa barne.
-Egiteko epea: hilabete eta erdi.
-Bermea: 901,52 euro (150.000 pezeta).
-Dokumentazioa: administrazio baldintzen pleguen 7. oinarrian agertzen dena.
Eskaintzak Beasoain-Egillorko Kontzejuko erregistro orokorrean aurkeztuko dira, administrazio baldintzen pleguan aurreikusten den moduan, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina hamabost egun naturaleko epean.
Proposamen ekonomikoen gutunazala irekitzea: proposamenak aurkezteko epea bukatu eta hurrengo hamargarren egun baliodunean.
Proiektu teknikoa eta administrazio baldintzen plegua interesatuen eskura egonen da Copia dendan (Pio XII.aren etorbidea, 13).
Beasoain-Egillorren, bi mila eta bateko urriaren hogeita lauan. Alkatea, sinadura ulertezina.
Iragarkiaren kodea: A0111024