135. ALDIZKARIA - 2001eko azaroaren 7a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

O I T Z

2002ko karga-tasak

Oizko Udalak, 2001eko urriaren 17an egin osoko

bilkuran, erabaki hau hartu zuen, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/95 Foru Legean ezarritakoari jarraituz:

1.-Hirilurraren gaineko kontribuzioaren karga-tasa % 0,28 izanen da.

2.-Landalurraren gaineko kontribuzioaren karga-tasa % 0,28 izanen da.

3.-Instalazio, eraikuntza eta obren gaineko zergaren karga-tasa % 2 izanen da.

4.-Jarduera ekonomikoen gaineko zergaren tarifei 1 indizea aplikatuko zaie.

5.-Hirilurren balio igoeraren gaineko zergari dagokionez, 2/95 Foru Legearen 175. artikuluan ezarritako gehieneko portzentajeak aplikatuko dira. Karga-tasa: % 20.

Erabaki honek 2002ko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra.

Erabaki honen aurka errekurtso hauetariko bat paratzen ahal da:

-Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

-Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko Sailari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita; edo aldez aurretik, aukeran, berraztertzeko errekurtsoa, Udaleko osoko bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Oitzen, bi mila eta bateko urriaren hogeita hiruan. Alkatea, Alberto San Miguel Mindeguía.

Iragarkiaren kodea: A0111021