III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
B E R R I O B E I T I
Ordenantza fiskalak hasiera batez onetsita
Berriobeitiko Udalak, 2001eko urriaren 18an egin osoko bilkura arruntean, jarraian hitzez hitz ematen den erabakia hartu zuen, legez eskatutako gehiengoarekin:
1. Hasiera batez onestea ordenantza fiskal hauek, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztaialaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan ezarritakoari jarraituz. Hona:
0.-Ordenantza fiskal orokorra.
1.-Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga arautzen duen ordenantza fiskala.
2.-Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga arautzen duen ordenantza fiskala.
3.-Kontribuzio bereziak arautzen dituen ordenantza fiskala.
4.-Agiriak luzatu eta tramitatzeko tasak arautzen dituen ordenantza.
5.-Hirigintzako lizentziak emateko tasak eta bestelako hirigintza jarduerak arautzen dituen ordenantza fiskala.
6.-Jarduera sailkatu eta kaltegabeetan aritzeko lizentziak emateko eta establezimenduak irekitzeko eta jarduera eskualdatzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.
7.-Ordenantzetan eta udal erabakietan aurrez ikusitako ikuskapenen tasak arautzen dituen ordenantza.
8.-Ibilgailuak eremu publikotik kendu eta ondoren altxatzeko zerbitzua emateko eskubideak eta tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.
9.-Ordezko betearazpenen tasak eta betearazteko aginduenak arautzen dituen ordenantza.
10.-Ezkontza zibilak egiteagatik ordaindu beharreko tasak arautzen dituen ordenantza.
11.-Erabilera publikoko lurretan zangak, kalikatak eta kalak ireki eta eremu publikoko zoladuran edo espaloietan edozein mugimendu egiteko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.
12.-Eremu publikoan edukiontziak paratzeari buruzko ordenantza.
13.-Ibilgailuak espaloietan barna sartzeko eta eremu publikoa aparkaleku esklusiborako edo edozein motatako salgaien zamalanetarako erreserbatzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.
14.-Toki entitateko jabari publikoko lurzoru, hegalkin eta zorupearen aprobetxamendu berezietako tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.
15.-Toki entitateko jabari publikoko zoruan, hegalkinean eta zorupean hornidura zerbitzu publikoen enpresa ustiatzaileek egiten dituzten aprobetxamendu berezien tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.
16.-Udalaren lokalak erabiltzeko prezio publikoak arautzen dituen ordenantza.
17.-Kirol instalazioak erabiltzeko prezio publikoak arautzen dituen ordenantza.
18.-Udalak antolatzen dituen hezkuntza, kultur, kirol edo gizarte arloko ikastaro eta jardueretarako sarrera, izen-emate edo matrikulen prezio publikoak arautzen dituen ordenantza.
19.-Trafikoa arautzen duen udal ordenantza.
20.-Eraikinen eta etxebizitzen zaharberritzea arautzen duen ordenantza.
21.-Euskara ikasteko laguntzak arautzen dituen ordenantza.
2. Onetsitako ordenantza fiskalak jendaurreko tramitean jartzea, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Berriobeitiko Udaleko iragarki oholean iragarkia paratuta, hogeita hamar egunetarako. Epe horretan herritarrek eta bidezko interesa dutenek espedientea aztertu eta erreklamazioak, kexak edo oharrak egin ahalko dituzte.
Berriobeitin, bi mila eta bateko urriaren hogeita hiruan. Alkate udalburua, José Larrañeta Ilundáin.
Iragarkiaren kodea: A0111019