135. ALDIZKARIA - 2001eko azaroaren 7a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A L L O

2002ko zerga tasak onetsita

Alloko Udalak, 2001eko urriaren 18an egin bilkuran,

erabaki zuen 2002ko urtarrilaren 1ean indarra hartuko duten zerga tasa hauek onestea:

1.-Landalurraren gaineko kontribuzioa: % 0,3611.

2.-Hirilurraren gaineko kontribuzioa: % 0,1786.

3.-Instalazio, eraikuntza eta obren gaineko zerga: % 3.

4.-Jarduera ekonomikoen gaineko zerga: aplikatzekoa den indizea: 1.

5.-Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga: 2/95 Foru Legearen 175 eta 176. artikuluetan ezarritako gutxieneko portzentajeak aplikatuko dira.

Argitara ematen da eta ohartarazten ezen ebazpen honen aurka errekurtso hauetariko bat jartzen ahal dela, aukeran:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Sailari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita; edo,

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hilabeteko epean.

Allon, bi mila eta bateko urriaren hemeretzian. Alkate udalburua, Victoriano Luquin Arrastia.

Iragarkiaren kodea: A0111018