135. ALDIZKARIA - 2001eko azaroaren 7a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

2155/2001 EBAZPENA, urriaren 25ekoa, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak emana. Honen bidez, kidego eta espezialitate jakin batzuetako irakasle lanpostuetan aldi baterako kontratatuak izateko izangaien zerrendetatik kanpo uzten dira, Hezkuntza eta Kultura kontseilariaren 98/2000 Foru Aginduan, martxoaren 22koan, zerrendatik kanpo gelditzeko aipatzen diren kasuetakoren batean dauden izangaiak.

Hezkuntza eta Kultura kontseilariaren martxoaren 22ko 98/2000 Foru Aginduaren bidez, onesten da zer arauren bidez kudeatu behar diren Hezkuntza eta Kultura Departamentuaren zerbitzuan aldi baterako kontratuarekin irakasle lanpostuetan aritzeko izangai zerrendak (40. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, 2000ko martxoaren 31koa).

Kontuan hartuz Hezkuntza eta Kultura kontseilariaren martxoaren 22ko 98/2000 Foru Aginduko seigarren oinarriko 3. atalean dioena, "Giza Baliabideen Zerbitzuak, epez epe eta Ebazpen bat emanik, onetsi eginen du idatz-zati honetan aipatu diren kasuetako batean egoteagatik zerrendatik kanporatu diren izangaien zerrenda", Langileri Atalak proposatzen du onets dadin Hezkuntza eta Kultura Departamentuko irakasle lanpostuetan aldi baterako kontratatuak izateko zerrendetatik kanpo utzi direnen zerrenda, 98/2000 Foru Aginduan zerrendatik kanpo gelditzeko zehazten diren kasuetakoren batean sartu direlako.

Horiek horrela, apirilaren 1eko 165/1996 Foru Dekretuak eman dizkidan eskurantzen indarrez eta Hezkuntza eta Kultura kontseilariaren irailaren 30eko 343/1999 Foru Aginduak esleitu dizkidan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Bigarren Hezkuntzako irakasleen, Lanbide Heziketako irakasle teknikoen, Arte eta Hizkuntzetako irakasle kidegoetako irakasle lanpostuetan aldi baterako kontratatuak izateko izangaien zerrendetatik kanpo uztea, 98/2000 Foru Aginduan, martxoaren 22koan, zerrendatik kanpo gelditzeko aipatzen diren kasuetakoren batean sartu diren izangaiak.

Aipatu bezala gelditu diren izangaien zerrendak argitaratuak daude Hezkuntza eta Kultura Departamentuko Argibide eta Agiri Bulegoan.

2. Ebazpen honen kontra interesatuek zilegi izanen dute gora jotzeko helegitea aurkeztea, Nafarroako Gobernuari zuzendua, ebazpena argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

3. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

4. Ebazpen hau eta bere eranskina Idazkaritza Teknikoari, Giza Baliabideen Zerbitzuko Langileri Atalari eta Argibide eta Agiri Bulegoari bidaltzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta bateko urriaren hogeita bostean.-Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendaria, José María Gracia Galilea.

Iragarkiaren kodea: A0111277