135. ALDIZKARIA - 2001eko azaroaren 7a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

IBIRIKU-DEIERRI

Oihan enkantea

Abenduaren 11n (asteartez) arratsaldeko bederatzietan, ahozko posturen bidezko enkantea eginen da Ibiriku-Deierriko bilkura aretoan. 91 pagoko lotea da, 91 metro kubiko zur eta 30.000 kilo egur egiten duena. "La Chilla" alderdian dago lotea, eta hasierako prezioa 1.031.000 (milioi bat eta hogeita hamaika mila) pezeta da, alegia, 6.196 (sei mila ehun eta laurogeita hamasei) euro.

Enkantearen baldintzak Kontzejuko buruaren etxean daude ikusgai.

Ibiriku-Deierrin, bi mila eta bateko urriaren hogeita hiruan. Kontzejuko burua, Miguel Múgica Egaña.

Iragarkiaren kodea: A0111005