135. ALDIZKARIA - 2001eko azaroaren 7a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

NOAIN (ELORTZIBAR)

Noaingo Hiri Antolamendurako Plan Orokorreko B3, B4 eta C2 unitateen eta B2 unitateko lurzoru publikoaren urbanizazio proiektua hasiera batean onetsirik

Noain-Elortzibarko Udalak, 2001eko urriaren 18an egin bilkuran, boz batez erabaki du hasiera batean onestea Noaingo Hiri Antolamendurako Plan Orokorreko B3, B4 eta C2 unitateen eta B2 unitateko lurzoru publikoaren urbanizazio proiektua, baita hura jendaurrean egotea ere, 15 egunean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean iragarkia paratuz aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/94 Foru Legearen 119. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoari jarraikiz.

Noain-Elortzibarren, bi mila eta bateko urriaren hemeretzian. Alkate udalburua, Miguel Elizari Reta.

Iragarkiaren kodea: A0110955