135. ALDIZKARIA - 2001eko azaroaren 7a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

NOAIN (ELORTZIBAR)

Noaingo Hiri Antolamendurako Plan Orokorreko B3, B4 eta C2 unitateen eta B2 unitateko lurzoru publikoaren birzatiketa proiektua hasiera batean onetsirik

Noain-Elortzibarko Udalak, 2001eko urriaren 18an egin bilkuran, boz batez erabaki du hasiera batean onestea Noaingo Hiri Antolamendurako Plan Orokorreko B3, B4 eta C2 unitateen eta B2 unitateko lurzoru publikoaren birzatiketa proiektua, baita hura jendaurrean egotea ere, 15 egunean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean iragarkia paratuz eta ukitutako jabe guztiei banan-banan jakinaraziz, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/94 Foru Legearen 161. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Noain-Elortzibarren, bi mila eta bateko urriaren hemeretzian. Alkate udalburua, Miguel Elizari Reta.

Iragarkiaren kodea: A0110954