135. ALDIZKARIA - 2001eko azaroaren 7a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

2002ko lan egutegia, udal bulegoetako langileentzat

Iruñeko Udaleko Alkatetzak, 2001eko urriaren 5ean, ebazpen hau eman zuen:

"Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen urteko lanaldia ezartzen duen abenduaren 27ko 624/1999 Dekretuari jarraikiz, izan ere, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bateginaren aplikazio eremuan sartzen baitira, eta Nafarroako Foru Komunitatean, 2001 urterako, lanik gabeko jaiegunak zehazten dituen Industria, Merkataritza, Turismo eta Lan kontseilariaren 2000ko abuztuaren 10eko Foru Aginduari jarraikiz, eta espedienteari lotutako dokumentazioa azterturik, honako hau ebatzi dut:

1. 2002ko jaiegunen egutegia onestea Iruñeko udal bulegoetako langileentzat, honako hau, alegia:

-Urtarrilak 1: Urteberri.

-Martxoak 19: San Jose.

-Martxoak 28: Ortzegun Saindua.

-Martxoak 29: Ortziral Saindua.

-Apirilak 1: Bazko biharamuna.

-Maiatzak 1: Langileen eguna.

-Uztailak 8, 9, 10, 11 eta 12: Sanferminak.

-Uztailak 25: Donejakue.

-Abuztuak 15: Abuztuko Andre Maria.

-Urriak 12: Espainiako Besta Nazionala.

-Azaroak 1: Omiasaindu.

-Azaroak 29: San Saturnino, Iruñeko eguna.

-Abenduak 3: San Frantzisko Xabierkoa, Nafarroaren eguna.

-Abenduak 6: Konstituzioaren eguna.

-Abenduak 8: Sortzez Garbiaren eguna.

-Abenduak 25: Eguberri.

2. Iruñeko Udaleko bulegoetan, 1592 lanordu egin beharko dira urtean. Lanaldia 7 ordu eta 22 minutukoa izanen da, eta honela banatuko da: astelehenetik ortziralera 08:00etatik 15:00etara, guztientzat derrigorrezkoa; gainerako 22 minutuak langileak erabakiko du nola bete, malgutasunez, 07:38etatik 8:00etara bitarte eta 15:00etatik 15:22ra bitarte.

3. Erregistro Orokorra 08:30etik 14:30ak arte egonen da irekita, jendea hartzeko.

Bulegoak itxita dauden larunbat eta egun baliodunetan, Erregistro Orokorra 12:00etatik 14:30ak arte egonen da irekita.

4. Gainerako udal zerbitzuek ahalik eta lasterren prestatuko dute beren lan egutegia, organo eskudunak onets dezan, eta beti ere kontuan hartuko dute uztailaren 6tik 14ra, biak barne, jai egun izanen direla lanaldi osoa, edota ohikoa baino luzeagoa, egin behar duten langileentzat."

Iruñean, bi mila eta bateko azaroaren hamabortzean. Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: A0110942