III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
S E S M A
Borondatezko birzatiketa eta hirigintzako hitzarmena
Udalak, 2001eko urriaren 10ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Lizarrako errepideko exekuzio unitatea borondatez birzatitzeko proiektua, zeinen xehetasun azterlana egun honetan berean onetsi baita. Birzatiketarekin batera datorren hirigintzako hitzarmena ere sinatu du Udalak. Hirigintzako bi tresna horiek batera tramitatuko dira.
Hamabost eguneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, espedientea edonork aztertu ahalko du, baita bidezko diren alegazioak egin ere.
Sesman, bi mila eta bateko urriaren hamaikan. Alkatea, José María Olcoz Esteban.
Iragarkiaren kodea: A0110940