135. ALDIZKARIA - 2001eko azaroaren 7a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

E R R I B E R R I

E D I K T U A

Erriberriko Udalak, 2001eko irailaren 3ko osoko bilkuran, hirigintzako hitzarmen bat onetsi zuen, udal mugapeko U.E.-3, U.E.-4.A eta U.E.-4.B exekuzio unitateak urbanizatzeko lan komunak batera burutzearren. Orobat, unitateen artean konpentsatu beharreko kopuruen zenbatekoa onetsi zuen.

Uztailaren 4ko 10/94 Foru Legearen 141. artikuluan zehaztutakoari jarraikiz, proiektu hori jendaurrean egonen da hamabost egunez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Erriberrin, bi mila eta bateko urriaren hemezortzian. Alkatea, M. Carmen Ochoa Canela.

Iragarkiaren kodea: A0110913