135. ALDIZKARIA - 2001eko azaroaren 7a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

BEASOAIN-EGILLOR

2001eko aurrekontuko aldaketa

Beasoain-Egillorko Kontzejuak, 2001eko ekainaren 30ean egin osoko bilkura arruntean, aho batez erabaki zuen 2001eko aurrekontuko aldaketa bat onestea. Hona hemen:

Kreditu berezia sortzea:

Gastua:

1. 581.629 kontusaila, herrilurretako inbertsioak (bideak): 21.035,42 euro (3.500.000 pezeta).

Finantzabidea:

-433.621 kontusaila, (argi gehiago paratzea): 9.015,18 euroko baja (1.500.000 pezeta).

-Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 12.020,24 euro (2.000.000 pezeta).

2. 581.629 kontusaila, herrilurretako inbertsioak (bideak): 24,250,89 euro (4.035.009 pezeta).

Finantzabidea:

-890 kontusaila, finantza-aktiboen salmenta (inbertsio- fondoak): 24.250,89 euro (4.035.009 pezeta).

Espedientea Kontzejuko idazkaritzan dago ikusgai, interesatuen eskura, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hamabost egun balioduneko epean azter dezaten eta egoki juzgatzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten.

Beasoain-Egillorren, bi mila eta bateko urriaren hamazazpian. Kontzejuburua, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0110911