135. ALDIZKARIA - 2001eko azaroaren 7a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

H.H.S. KUDEATZEKO 10. EREMUKO MANKOMUNITATEA

2001eko plantilla organikoa

H.H.S. kudeatzeko 10. eremuko Mankomunitateko Batzar Orokorrak ondoko erabakia hartu zuen, besteak beste, 2001eko abuztuaren 7an:

4.-Ondoren, 2001eko ekitaldiko plantilla organikorako proposamena ikusi zen, ondoko honek osatua: idazkari bat, zerbitzu eginkizunetan eta enplegurako eskubiderik gabe, Francisco Javier Beaumont Larequi jauna, Agoizko Udaleko idazkaria, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 240. artikuluan zehazturiko diru esleipenetan ttikiena duela. Eta horiek horrela, honako erabaki hau hartu da:

a) H.H.S. kudeatzeko 10. eremuko Mankomunitateko plantilla organikoa onestea, 2001. urtekoa.

b) Plantilla Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udalaren iragarki oholean argitaratzea.

Agoitzen, bi mila eta bateko irailaren hamarrean. Mankomunitateburua, José Javier Esparza Abaurrea.

Iragarkiaren kodea: A0110905