135. ALDIZKARIA - 2001eko azaroaren 7a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

EBAZPENA, 2001eko urriaren 1ekoa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko biologo lanpostu huts bat lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdia eman gabe gelditu dela deklaratzen duena.

Eskabideak aurkezteko epea iraganik, eta izangai bakarrik ere aurkeztu ez denez, bidezko da deialdia eman gabe gelditu dela deklaratzea.

Deialdia 2001eko irailaren 10eko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean (110 zk.) eman zen argitara.

Iruñean, bi mila eta bateko urriaren batean.-Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Ignacio Bandrés Urriza.

Iragarkiaren kodea: A0110521