III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
V I L L A T U E R T A
Ezkondu gabeko bikote egonkorrak arautzen dituen ordenantza hasiera batez onetsita
Villatuertako Udalak, 2001eko urriaren 2an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Ezkondu gabeko bikote egonkorrak arautzen dituen ordenantza eta jendaurrean jartzea hogeita hamar egun baliodunetarako, aldez aurretik Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udaleko iragarki oholean iragarkia paratuta. Epe horretan herritarrek eta bidezko interesa dutenek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkeztu ahalko dituzte.
Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.
Villatuertan, bi mila eta bateko urriaren hamabostean. Alkate udalburua, Silvia Larraona Urra.
Iragarkiaren kodea: A0110823