135. ALDIZKARIA - 2001eko azaroaren 7a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Xedapen Orokorrak. Foru Aginduak

AKATS ZUZENKETA, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak irailaren 3an emandako 336/2001 Foru Aginduarena. Foru Agindu haren bidez, Andosillako (Nafarroa) San Julian eta Santa Basilisa parrokiako hiru erretaula, hots, erretaula nagusiaren eta aldamenetako San Sebastian eta Cercako Ama Birjinaren erretaulen multzoa, interes kulturaleko ondasun deklaratzeko espedientea ireki zen.

Foru Agindu haren testuan akats bat dagoenez, ondoko zuzenketa hau egin da:

Aipatu Foru Aginduaren idazpuruan, lehen lerroaldean eta 1. puntuan, honakoa ageri den tokian:

"eta Cercako Ama Birjinaren"

beste hau jarri behar da:

"eta Ama Birjina Sortzez Garbiaren".

Iragarkiaren kodea: a0110420