121. ALDIZKARIA - 2001eko urriaren 5a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I G A N T Z I

Arau subsidiarioetako hasierako onespena

Igantziko Udalak, 2001eko abuztuaren 8an egindako bileran, hasiera batez onetsi zuen Igantziko Arau Subsidiarioetan Igantziko Bentako industriaguneari dagozkion 54 eta 55. planoak balio gabe uztea, Nafarroako Gobernuak herriko arau subsidiarioak behin betikoz onartu baino lehen baliogabetuak izan arren, inprenta akatsa batengatik baliodunen itxura izateagatik.

Halaber, espedientea hilabete batez jendaurrean jartzea erabaki zuen, iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik kontatzen hasita, interesatuek aztertu eta bidezkotzat jotzen dituzten alegazioak egin ditzaten.

Igantzin, bi mila eta bateko irailaren hogeita bortzean. Alkatea, Eduardo Miguelena Legasa jauna.

Iragarkiaren kodea: A0110116