121. ALDIZKARIA - 2001eko urriaren 5a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

L A N T Z

Hasierako onespena, Lantzeko 6. poligonoko 5. lurzatia urbanizatzeko proiektuari

Lantzeko Udalak, 2001eko irailaren 21ean egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Lantzeko 6. poligonoko 5. lurzatia urbanizatzeko proiektua.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan, eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legeko 119. artikuluan xedatutakoa betetzeko, interesatuek espedientea aztertu eta alegazioak aurkez ditzaten, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hamabost eguneko epean.

Lantzen, bi mila eta bateko irailaren hogeita lauan. Alkatea, Domingo Sarasíbar Iráizoz.

Iragarkiaren kodea: a0110027