121. ALDIZKARIA - 2001eko urriaren 5a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

C I N T R U E N I G O

UE-40aren xehetasun azterlanaren behin betiko onespena

Udalak ondoko erabakia hartu zuen, 2001eko irailaren 5eko osoko bilkura arruntean:

Cintruenigoko Udalak, 2001eko maiatzaren 4ko bilkuran, UE-40aren xehetasun azterlana onetsi zuen hasiera batez.

Onespen hori 85. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean nahiz Udalaren iragarki oholean argitaratu zen eta banan-banan jakinarazi zitzaien alderdiei. Ondoren, alegazioak aurkeztu zituzten bai Amelia Pérez Arroyo andreak bai Pedro Enrique Navascués Pérez jaunak.

Udal arkitektoak prestaturiko txostena ikusirik eta kontuan hartuz alegazioak ez zirela hirigintza antolamenduaren aurkakoak baizik eta halako finka bateko putzuaren nahiz hodiaren gainean dituzten eskubide eta zortasunen gainekoak, eta afera hori hirigintza kudeaketako gainerako agirietan bildu beharko dela, betiere bidezkoa bada.

Horiek horrela, ondokoa erabaki da aho batez:

1. UE-40aren xehetasun azterlana behin betikoz onestea.

2. Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

Cintruenigon, bi mila eta bateko irailaren hogeian. Alkatea, Faustino León Chivite.

Iragarkiaren kodea: A0110006