121. ALDIZKARIA - 2001eko urriaren 5a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

C I N T R U E N I G O

Igerilekua berritzeko obrak esleiturik

Udalak ondoko erabakia hartu zuen 2001eko irailaren 5ean egin osoko bilkura arruntean:

Kontratazio Mahaiaren esleipen proposamena jakinarazi zitzaion osoko bilkurari, izan ere igerilekuak berritzeko obrak esleitzeko espedientean proposatu baitzen Construcciones Martínez Sánchez, S.L. enpresari esleitzea, 100.362.168 pezetatan.

Udalbatzak ondokoa erabaki du aho batez:

1. Igerilekuak berritzeko obrak burutzeko kontrata Construcciones Martínez Sánchez, S.L. enpresari esleitzea, 100.362.168 pezetatan, eta eskaintzako gainerako baldintzetan.

2. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea obra esleipen hau.

Cintruenigon, bi mila eta bateko irailaren hogeian. Alkatea, Faustino León Chivite.

Iragarkiaren kodea: A0110004