121. ALDIZKARIA - 2001eko urriaren 5a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

C I N T R U E N I G O

UE-6ko konpentsazio batzordea eta estatutuak. Behin betiko onespena

Udalak, 2001eko irailaren 5eko osoko bilkura arruntean, ondoko erabakia hartu zuen:

Udalbatzak, aurtengo maiatzaren 31ko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen UE-6ko estatutuen eta jarduketa oinarrien proiektua.

Hasierako onespen hori banan-banan jakinarazi zitzaien interesatuei eta 95. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean nahiz Udalaren iragarki oholean eman zen argitara, baina inork ez du ez aurka egin ez erreklamaziorik aurkeztu.

Horiek horrela, eta 10/94 Foru Legearen 156. artikuluan xedatutakoa ikusirik.

Udalbatzak ondokoa erabaki du aho batez:

1. Behin betikoz onestea UE-6ko estatutuen eta jarduketa oinarrien proiektua.

2. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea behin betiko onespena.

Cintruenigon, bi mila eta bateko irailaren hemeretzian. Alkatea, Faustino León Chivite.

Iragarkiaren kodea: A0110003