121. ALDIZKARIA - 2001eko urriaren 5a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

L E A T X E

Larizio pinuen oihan-enkantea

Udal honek, Nafarroako Gobernuak behar bezala baimenduta, plegu itxien bidezko enkante publikorako deia egiten du, honako oihan aprobetxamendu hau saltzeko:

1 eta 2. loteak: Fuente de la Losa alderdian, 4.312 larizio pinu, 2.339 metro kubiko zur egiten dutenak. Hasierako prezioa: 9.429.942 pezeta.

Proposamenak, kartazal itxien barruan, Udaleko idazkaritzan aurkeztuko dira, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hamabosgarren egun balioduneko eguerdiko ordu bata baino lehen. Plikak jarraian irekiko dira. Proposamenetan agiri hauek aurkeztu beharko dira:

1. Proposamen ekonomikoa, bukaeran eransten den ereduari jarraituz.

2. Udaleko diruzaintzan behin-behineko fidantzatako % 2 utzi izanaren gordekina.

3. Enpresaren sailkapen agiria.

4. Nafarroako Gobernuko Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren ziurtagiria, proposamen egileak tributu betebeharrak ordainduta dituela dioena, Nafarroako Foru Administrazioaren Kontratuei buruzko ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legean ezarritakoari jarraituz.

Baldintza teknikoen eta ekonomiko-administratiboen plegua interesatuen eskura dago Udaleko idazkaritzan.

Leatxen, bi mila eta bateko irailaren hogeian. Alkatea, José Javier Iribarren Pérez.

PROPOSAMEN EKONOMIKOAREN EREDUA

Izena: ..............., helbidea: ................ (herria, kalea, zenbakia). telefonoa: ............

Leatxeko Udalak 2001eko ......ren .......(e)ko ....... Nafarroako ALDIZKARI OFIZIAL zenbakian larizio pinuen lote bat saltzeko argitaratu duen iragarkiaren berri izan dut eta hargatik zenbateko hau eskaintzen dut:

1 eta 2. loteak: 4.312 larizio pinu, 2.339 metro kubiko zur egiten dutenak. Horiengatik ........... (letraz eta zenbakiz) ........ pezeta eskaintzen ditut.

Halaber, enkanterako onetsi den baldintza tekniko eta ekonomiko-administratiboen plegua onartzen dut.

(Eguna eta sinadura)

Iragarkiaren kodea: A0109969