121. ALDIZKARIA - 2001eko urriaren 5a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

U H A R T E

Oihan enkantea

Uharteko Udalak, behar bezala baimendurik, plegu itxien bidezko enkante publikoa eginen du ondoko oihan aprobetxamendu hau esleitzeko:

Lote bakarra.-10.358 Austriako larizio pinu, 345,2 metro kubiko zur eta 1.117,1 enbor txiki egiten dutenak, Miravalles eta Urbizkain alderdietan. Hasierako prezioa: 1.921.700 pezeta.

Proposamenak aurkezteko epea urriaren 30ean bukatuko da. Honekin batera doan ereduari jarraikiz beteko dira proposamen horiek.

Gutunak jarraian irekiko dira, Herriko Etxeko bilkura aretoan.

Behin-behineko fidantza: ehuneko 4.

Baldintzak udal idazkaritzan daude interesatuen eskura.

Uharten, bi mila eta bateko irailaren hogeita bostean. Udalburua, José Iriguíbel López.

PROPOSAMEN EREDU

Izena: .........................., N.A.N.: ............ bizilekua: .............., helbidea: .........., kalea: ............ Nire izenean (edo ondokoa ordezkatuz: ......., IFK: ......., telefonoa: ......., faxa: ........, helbide elektronikoa: ........

Miravalles eta Urbizkain alderdietako Austriako larizio pinuak enkantez esleituko direla jakinik, ....... Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALeko iragarkiaren berri izan baitut, eta lehiaketaren baldintza ekonomiko eta administratiboen plegua ezaguturik, lotea eskuratzeko konpromisoa hartzen dut, aipatu agiriei hertsiki lotuz eta .......... (letraz eta zenbakiz) ............ pezetatan, BEZa barne.

(Tokia eta eguna)

Sin.: .......................

Iragarkiaren kodea: A0109965