121. ALDIZKARIA - 2001eko urriaren 5a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A R B I Z U

Behin betiko onespena, U.E.-5 unitatea urbanizatzeko proiektuari

Udalak, 2001eko abuztuaren 2an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen U.E.-5 unitatea urbanizatzeko proiektua.

101. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eman zen argitara, 2001eko abuztuaren 20an. Epea proiektuari inolako alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, eta ikusirik Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legeko 169. artikulua eta aplikatzen ahal diren gainerako arauak, Udalbatzak, aho batez, erabaki du:

1. Behin betikoz onestea U.E.-5 unitatea urbanizatzeko proiektua.

2. Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

Arbizun, bi mila eta bateko irailaren hamahiruan. Alkatea, Francisco Javier Razquin Flores.

Iragarkiaren kodea: A0109936