121. ALDIZKARIA - 2001eko urriaren 5a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

Lehiaketa publikoaren deialdia, Iruñeko Aurrezki Kutxaren lehengo egoitzako borzgarren eta bederatzigarren solairua udal bulegoetarako egokitzeko lanena

Iruñeko Alkatetzak, 2001eko irailaren 17an eman ebazpenaren bitartez, Iruñeko Aurrezki Kutxaren lehengo egoitzako borzgarren eta bederatzigarren solairua udal bulegoetarako egokitzeko lanen proiektua kontratatzeko deia egin du, ondoko baldintza hauei jarraikiz:

Kontratuaren xedea: Iruñeko Aurrezki Kutxaren lehengo egoitzako borzgarren eta bederatzigarren solairua udal bulegoetarako egokitzeko lanak.

Esleipen bidea: lehiaketa publikoa, prozedura irekia eta presako tramitazioa.

Enpresarien sailkapena: C taldea, 6. azpitaldea, c) kategoria; I taldea, 9. azpitaldea, c) kategoria; J taldea, 2. azpitaldea, c) kategoria.

Aurrekontua: 129.999.003 pezeta. Argibide gisa, 781.309,74 euro.

Obrak egiteko epea: lanak 150 egun naturaletan bukatu behar dira, beranduenez.

Proposamenen aurkezpena: eskaintzak Iruñeko Udalaren erregistro orokorrean aurkeztuko dira, hogeita sei egun naturaleko epean, lizitazioaren iragarkia argitaratu eta biharamunetik hasita.

Aurkeztu beharreko agiriak: baldintza ekonomiko- administratiboen pleguan ageri direnak. Agiriek jatorrizkoak edo kopia kautotuak behar dute izan.

Proposamen ekonomikoak lizitazioaren iragarkian aipatzen diren egunean eta tokian irekiko dira, jendaurrean.

Baldintza ekonomiko-administratiboen plegua lizitatzaileen eskura dago, azter dezaten, Obra bulegoan (Merkatuko karrika, 11-3.a).

Iruñean, bi mila eta bateko irailaren hemeretzian. Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.

PROPOSAMEN EREDUA

Izen-abizenak: ..................... N.A.N. zk: ........... bizilekua: ......................, helbidea: ................. Iruñeko helbidea, jakinarazpenetarako: .................. bere izenean ez bada, hau ordezkatuz: ................. helbidea: ........... I.F.Z.: ......, telefonoa: ........ fax zk.: ............

Iruñeko Aurrezki Kutxaren lehengo egoitzako borzgarren eta bederatzigarren solairua udal bulegoetarako egokitzeko lanen proiektuaren, aurrekontuaren eta baldintzen pleguaren berri dut, eta haiek oso-osorik gauzatzeko hitza ematen dut, aipatu agiriei hertsiki lotuz. Eskaintzen dudan dirua: ....... (letraz) ........... pezeta. Egiteko epea, gehienez ere: ......... (letraz) ........... egun natural, eta urte hauetako berme epea duela: ................. (letraz) urte.

(Eguna, sinadura eta entitatearen zigilua)

Iragarkiaren kodea: A0109933