121. ALDIZKARIA - 2001eko urriaren 5a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

SAN ADRIAN

Kirol koordinatzailearen izendapena

2001eko irailaren 17an, alkate udalburuak ebazpena eman zuen. Hona hemen, osorik, haren xedapen zatiaren testua:

"1.-Ricardo Ariño Mendíbil jauna San Adriango kirol koordinatzaile izendatzea, lan-kontratu finkoarekin eta lanaldi osorako, epaimahaiak 2001eko ekainaren 29ko bilkuran egindako proposamenari jarraikiz, eta San Adriango kirol koordinatzaile izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren oinarriekin bat (oinarriok urtarrilaren 17an argitaratu ziren, 8/2001 Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, eta haien aldaketak, berriz, ekainaren 1ean, 67/2001 Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean).

2.-Jakinaraz bekio ebazpen hau interesatuari, eta ohartaraz bekio ezen, deialdiaren 11.2 oinarriarekin bat, hilabeteko epea duela lanpotuaz jabetzeko, izendapen hau jakinarazten zaionetik aitzina. Halaber, ohartarazten zaio ezen, bere lanpostuaz jabetzen den egunean, lehenago dagokion lan-kontratua sinatu beharko duela, behar diren ondorioak izan ditzan.

3.-Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALera igortzea, argitara dadin, eta Udalaren Kontu Hartzailetzara bidaltzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

San Adrianen, bi mila eta bateko irailaren hogeian. Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0109920