121. ALDIZKARIA - 2001eko urriaren 5a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

Bidasoa eta Berroaran Mendietako Administrazio Batzarrea

Bidasoako mendietako 2001eko baso lanetarako lehiaketa

Kontratu egilea: osoko bilkura.

Prozedura eta esleipen bidea: irekia, presakoa eta lehiaketa.

Baldintzen plegua: 2001eko irailaren 1eko osoko bilkuran hartutako erabakiaren bitartez, lehiaketaren administrazio klausula partikularren pleguak onetsi ziren. Horiek jendaurrean egonen dira 13 egun naturaleko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Xedea: Bidasoako mendietako 2001eko baso lanak kontratatu eta egitea. Proiektua Enrique Montero oihangintzako ingeniari teknikoak prestatu du eta 2001eko irailaren 1ean onetsi zen.

Hasierako prezioa: gehienez ere, pezetak 24.452.731, BEZa barne.

Obra proiektuaren banaketa:

Oihan lanak: prezioa, gehienez ere, pezetak 18.956.863, BEZa barne.

Bide azpiegitura: prezioa, gehienez ere, pezetak 5.495.868, BEZa barne.

Egiteko epea: lan guztiek 2001-03-20a baino lehenago bukaturik egon behar dute.

Behin-behineko fidantza: esleipen prezioaren ehuneko 4.

Zehapena berandutzagatik: 10.000 pezeta beranduagoko egun bakoitzetik.

Eskabideen aurkezpena: Doneztebeko Udalaren idazkaritzan, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hurrengo hamahiru egun naturaleko epean, bulego orduetan, bederatzietatik proposamenak aurkezteko epearen azken eguneko arratsaldeko biak arte. Egun hura baliogabea bada, epea lehen egun balioduneko ordu berdinean bukatuko da.

Aurkeztu beharreko agiriak: kartazal bakar batean bertze hiru kartazal sartuko dira, denek lizitatzailearen sinadura daramatela: 1 zenbakiko kartazala: "Administrazio agiriak". Baldintzen pleguan aipatzen direnak. 2 zenbakiko kartazala: "Agiri teknikoak". Baldintzen pleguan aipatzen direnak. 3 zenbakiko kartazala: proposamen ekonomikoa: baldintzen pleguko ereduaren araberakoa.

Proposamen ekonomikoak irekitzea: jendaurrean eginen da proposamenak aurkezteko epea akitu eta zazpigarren egun baliodunean, arratseko zazpietan.

Bertzelakoak: administrazio klausula partikularren pleguak eta proiektu teknikoa lizitatzaileen eskura daude, azter ditzaten, Udaleko bulegoetan, jendea hartzeko orduetan, goizeko bederatzietatik arratsaldeko biak arte.

Donezteben, bi mila eta bateko irailaren seian. Batzarburua, Miguel San Miguel Azpíroz.

Iragarkiaren kodea: A0109919