121. ALDIZKARIA - 2001eko urriaren 5a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

C A D R E I T A

Bake epaile titularraren eta ordezkoaren hautaketa

Cadreitako Udalak, 2001eko abuztuaren 30ean egin osoko bilkuran, herriko bake epaile titular eta ordezkoaren karguak betetzea erabaki zuen, Udalak osoko bilkuran hautatu eta Nafarroako Auzitegi Nagusiko Gobernu Sailak izenda ditzan. Horretarako, hamabortz egun balioduneko epea ireki da, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik, interesatuek kargu horiek hautatzeko eskaera aurkez dezaten udal idazkaritzan, Zuzenbideko lizentziatuak ez badira ere, Botere Judiazialari buruzko ekainaren 1eko Lege Organikoan ezarritako baldintzak betetzen badituzte, eta eginkizun judizialetarako aurreikusten diren ezgaitasun eta bateraezintasun arazorik ez badute.

Hori guztia, Botere Judizialari buruzko aipatu Lege Organikoaren 101. eta ondoko artikuluetan, Botore Judizialaren Kontseilu Orokorraren gaineko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduaren 5. artikuluaz eta horrekin bat heldu direnez den bezainbatean aurreikusitako moduan.

Cadreitan, bi mila eta bateko irailaren hamalauan. Alkatea, Julián Pina García.

Iragarkiaren kodea: A0109918