121. ALDIZKARIA - 2001eko urriaren 5a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

C A D R E I T A

Jabari publikoko ondasun baten desafektazioa

Cadreitako Udalak, 2001eko abuztuaren 30ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Udalak Cadreitako Udal Planeko USO1 unitatean duen orubeari kalifikazio juridikoa aldatzea, jabari publikoko ondasuna gabe ondareko ondasuna izan dadin.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 103. artikuluan xedatutakoa betez, espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, interesatuek aztertu eta bidezko alegazioak egin ditzaten.

Epe hori inok erreklamaziorik aurkeztu gabe iragan ondotik, adierazitako ondasunaren kalifikazio juridikoaren aldaketari buruzko espedientea behin betikoz onetsitzat hartuko da.

Cadreitan, bi mila eta bateko irailaren hemeretzian. Alkate udalburua, Julián Pina García.

Iragarkiaren kodea: A0109917