121. ALDIZKARIA - 2001eko urriaren 5a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

M U R I L L O

Herrilurrak desafektatzea

Udalak, abuztuaren 31n egin osoko bilkuran, arauz ezarritako gehiengoarekin, erabaki zuen hasiera batez onestea herrilurretako lurzati hauen desafektazioa: lurzatien berrantolamenduko 4. poligonoko 235 eta 236. lurzatiak, 6.969 metro karratuko azalera egiten dutenak.

Desafektazioaren xedea da herrilur hori Murillo El Frutoko Ureztatzaileen Elkartearen 3. poligonoko 91. lurzatiaren zati batekin (herrilurrak) trukatzea, abeltegien eremuko bidea berrantolamenduko gainerako bideekin lotzeko.

6/1990 Foru Legearen 140. artikuluan eta Nafarroako Toki Entitateen Ondasunei buruzko Erregelamenduaren 144.ean ezarritakoarekin bat, espedientea eta klausula administratiboen plegua jendaurrean egonen dira hilabetez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita. Hala, epe horretan, alegazioak edo erreklamazioak aurkeztu ahalko dira.

Hasiera bateko erabakia behin betiko bilakatuko da alegaziorik edo erreklamaziorik aurkezten ez bada.

Argitara ematen da, orok jakin dezan, Murillo el Fruton, bi mila eta bateko irailaren lauan. Alkate udalburua, Javier Gárriz Gabari.

Iragarkiaren kodea: A0109466