121. ALDIZKARIA - 2001eko urriaren 5a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

M U R I L L O

Herrilurra desafektatzea

Udalak, abuztuaren 31n egin osoko bilkuran, arauz ezarritako gehiengoarekin, erabaki zuen hasiera batez onestea herrilur baten desafektazioa. Herrilur horrek 9.790 metro karratu ditu eta katastroko 3. poligonoko 558. lurzatian, H azpilurzatian, dago (herrilurretako 214 XB lurzatia).

Desafektazioaren xedea da herrilur horretako ehun metro karraturen erabilera Telefónica Servicios Móviles, S.A. enpresari lagatzea, bertan telefoniako gunea (errepikagailua) egin dezan, telefonia mugikorreko estaldura hobetzearren. Lurzatiaren gainerakoa telekomunikazioetako instalazioetarako eta azpiegituren zerbitzuetarako erabiliko da.

6/1990 Foru Legearen 140. artikuluan eta Nafarroako Toki Entitateen Ondasunei buruzko Erregelamenduaren 143.ean ezarritakoarekin bat, espedientea eta klausula administratiboen plegua jendaurrean egonen dira hilabetez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita. Hala, epe horretan, alegazioak edo erreklamazioak aurkeztu ahalko dira.

Hasiera bateko erabakia behin betiko bilakatuko da alegaziorik edo erreklamaziorik aurkezten ez bada.

Argitara ematen da, orok jakin dezan, Murillo el Fruton, bi mila eta bateko irailaren lauan. Alkate udalburua, Javier Gárriz Gabari.

Iragarkiaren kodea: A0109465