121. ALDIZKARIA - 2001eko urriaren 5a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

P I T I L L A S

Bake epaile titularraren eta ordezkoaren hautaketa

Botere Judizialari buruzko Lege Organikoko 101. artikuluan eta Bake epaileen gaineko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduko 5. artikuluan xedatutakoa betetzeko, deialdi publikoa iragartzen da bake epaile titularra edo ordezkoa hautatzeko. Hortaz, 15 egun balioduneko epea ireki da, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik, legeak eskatzen dituen betebeharrak bildu eta hautatuak izan nahi dutenek, idatziz eska diezaioten Udalari.

Pitillasen, bi mila eta bateko irailaren hiruan. Alkate udalburua, sinadura ulertezina

Iragarkiaren kodea: A0109430