121. ALDIZKARIA - 2001eko urriaren 5a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

296/2001 EBAZPENA, maiatzaren 24koa, Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, gazteen jardueretarako 2001erako laguntza kontratuen adjudikazioa onesten duena. Adjudikazio ondoko enpresa hauei egin zaie: Escur S.L (IFZ: B/31437650), Nattura S.L. (IFZ: B/31566409), Bidasoa Kultur Zerbitzuak S.L. (IFZ: B/31440142), Sedena S.L. (IFZ: B/31235492) eta Navark S.L. (IFZ: B/31444466).

97/2001 Ebazpenaren bidez, gazteen jardueretarako 2001erako laguntzaren kontratazioa arautzeko klausula administratibo eta teknikoen pleguak onetsi ziren, eta 36.551.624 pezetako gastua (219.679,68 euro) egiteko baimena eman zen, kontratazio hori ordaintzeko.

Gazteriaren Zuzendariordetzak txosten bat aurkeztu du eta bertan proposatu gazteen jardueretarako 2001erako laguntza kontratuen adjudikazioa ondoko enpresa hauei egitea: Escur S.L (IFZ: B/31437650), Nattura S.L. (IFZ: B/31566409), Bidasoa Kultur Zerbitzuak S.L. (IFZ: B/31440142), Sedena S.L. (IFZ: B/31235492) eta Navark S.L. (IFZ: B/31444466). Adjudikazioaren zenbatekoa 36.395.778 (hogeita hamasei milioi, hirurehun eta laurogeita hamabost mila, zazpiehun eta hirurogeita hemezortzi) pezetakoa da (218.743,03 euro).

Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutua erakunde autonomoaren estatutuak onesten dituen uztailaren 28ko 204/1997 Foru Dekretuko 14. artikuluan esleituriko eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Gazteen jardueretarako 2001erako laguntza kontratuen adjudikazioa onestea. Adjudikazioaren zenbatekoa 36.395.778 pezetakoa da (218.743,03 euro), honela banatuta:

.Bidasoa Kultur Zerbitzuak S.L. (IFZ: B/31440142):

-Lekaroz 2: 2.200.000 pezeta, (13.222,27 euro), BEZa barne.

-Lekaroz 3: 1.950.000 pezeta, (11.719,74 euro), BEZa barne.

-Lekaroz 4: 2.200.000 pezeta, (13.222,27 euro), BEZa barne.

.Nattura S.L. (IFZ: B/31566409):

-Baztan 1: 1.550.000 pezeta (9.315,69 euro), BEZa barne.

-Baztan 2: 2.500.000 pezeta (15.025,30 euro), BEZa barne.

-Belagua 1: 2.500.000 pezeta (15.025,30 euro), BEZa barne.

-Belagua 2: 2.970.240 pezeta (17.851,50 euro), BEZa barne.

-Belagua 3: 3.100.000 pezeta (18.631,38 euro), BEZa barne.

.Escur S.L (IFZ: B/31437650):

-Urbasa 1: 1.288.000 pezeta (7.741,04 euro), BEZa barne.

-Urbasa 2: 1.088.000 pezeta (6.539,01 euro), BEZa barne.

-Urbasa 3: 1.984.192 pezeta (11.925,23 euro), BEZa barne.

-Urbasa 4: 1.488.000 pezeta (8.943,06 euro), BEZa barne.

-Eulate 1 auzolandegia: 922.000 pezeta (5.541,33 euro), BEZa barne.

-Eulate 2 auzolandegia: 922.000 pezeta (5.541,33 euro), BEZa barne.

-Getadar 1 auzolandegia: 922.000 pezeta (5.541,33 euro), BEZa barne.

-Getadar 2 auzolandegia: 922.000 pezeta (5.541,33 euro), BEZa barne.

.Navark S.L. (IFZ: B/31444466):

-Lizarra 1 auzolandegia: 922.000 pezeta (5.541,33 euro), BEZa barne.

-Lizarra 2 auzolandegia: 922.000 pezeta (5.541,33 euro), BEZa barne.

.Sedena S.L. (IFZ: B/31235492):

-Urdazubi 1 auzolandegia: 922.673 pezeta (5.545,33 euro), BEZa barne.

-Urdazubi 2 auzolandegia: 922.673 pezeta (5.545,33 euro), BEZa barne.

Laguntzaileak: 4.200.000 pezeta (25.242.51 euro), BEZa barne.

2. Adjudikazio hartzaileei eskatzea aipatu zerbitzua arautuko duen kontratua sina dezatela, klausula administratiboen pleguko 9. puntuan eskatutako dokumentazioa Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuan aurkeztu ondoren.

3. Kontratuak sortutako gastuak Nafarroako 2001eko Aurrekontu Orokorretako 940003-95220-2269-323100 kontusailaren kargura ordainduko dira (24. espedientea, "Gazteentzako jarduerak").

4. Ebazpen hau igortzea Ekonomi eta Ogasun Departamentuko kontu-hartzaile delegatuari, Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutura, bertako Zerbitzu Orokorren eta Azpiegituren Atalera, Gazteriaren Zuzendariordetzara, Gazte Ekintzen Atalera, Escur S.L (IFZ: B/31437650), Nattura S.L. (IFZ: B/31566409), Bidasoa Kultur Zerbitzuak S.L. (IFZ: B/31440142), Sedena S.L. (IFZ: B/31235492) eta Navark S.L. (IFZ: B/31444466) enpresetara eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALera, bertan argitaratzeko.

Iruñean, bi mila eta bateko maiatzaren hogeita bostean.-Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzailea, Javier Trigo Oubiña.

Iragarkiaren kodea: A0109660