121. ALDIZKARIA - 2001eko urriaren 5a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A B A I G A R

Bake epaile titularraren eta ordezkoaren hautaketa

Botere Judizialari buruzko Lege Organikoko 101.2 artikuluan xedatutakoa betetzeko eta Bake epaileen gaineko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduko 5, 6 eta 7. artikuluetan xedatutakoaren arabera, hamabost egun naturaleko epea irekitzen da, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik, aipatu Erregelamenduko 1.2 artikuluan adierazten diren betebeharrak bildu eta Abaigarko bake epaile titularra edo ordezkoa izateko hautatuak izan nahi dutenek, idatziz eska diezaioten Abaigarko Udalari.

Abaigarren, bi mila eta bateko irailaren lauan. Alkatea, Jesús Guinea Crespo.

Iragarkiaren kodea: A0109424