121. ALDIZKARIA - 2001eko urriaren 5a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

M I L A G R O

Behin betiko onespena, 2001eko aurrekontuari eta hura betearazteko oinarriei

Milagroko Udalak, 2001eko martxoaren 23an egindako osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 2001eko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak.

65. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, 2001eko maiatzaren 28koan, iragarkia jarri ondoren, jendaurrean egon zen, 15 egun balioduneko epean. Aipatu epea inolako alegaziorik aurkeztu gabe iragan denez, aurrekontua behin betikoz onetsitzat jo da. Hona hemen haren laburpena:

GASTUAK:

A) Eragiketa arruntak:

1.-Langileen ordainsariak: 98.255.000 pezeta.

2.-Ondasun arruntak eta zerbitzuak erostea: 100.419.000 pezeta.

3.-Finantza gastuak: 14.193.000 pezeta.

4.-Transferentzia arruntak: 20.640.000 pezeta.

B) Kapital eragiketak:

6.-Inbertsio errealak: 391.518.000 pezeta.

7.-Kapital transferentziak: 27.500.000 pezeta.

8.-Finantza-aktiboak: 80.000 pezeta.

9.-Finantza-pasiboak: 14.089.000 pezeta.

Gastuak, guztira: 666.694.000 pezeta.

DIRUSARRERAK:

A) Eragiketa arruntak:

1.-Zuzeneko zergak: 70.217.000 pezeta.

2.-Zeharkako zergak: 50.000.000 pezeta.

3.-Tasak, prezio publikoak eta bestelako dirusarrerak: 47.027.000 pezeta.

4.-Transferentzia arruntak: 93.650.000 pezeta.

5.-Ondareko dirusarrerak: 26.300.000 pezeta.

B) Kapital eragiketak:

6.-Inbertsio errealak besterentzea: pezetak 44.500.000.

7.-Transferentziak eta bestelako dirusarrerak: 183.704.000 pezeta.

9.-Finantza-pasiboak: 151.300.000 pezeta.

Dirusarrerak, guztira: 666.694.000 pezeta.

Argitara ematen da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legeko 277.1 artikuluan ezarritakoa betetzeko.

Milagron, bi mila eta bateko abuztuaren hogeita hamaikan. Alkatea, Jesús María Barrado Pardo.

Iragarkiaren kodea: a0109396