121. ALDIZKARIA - 2001eko urriaren 5a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

E T A I O

Bake epaile titularraren eta ordezkoaren hautaketa

Botere Judizialari buruzko Lege Organikoko 101. artikuluan eta Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduko 5. artikuluan xedatutakoa betetzeko, deialdi publikoa iragartzen da udalerri honetako bake epaile titularraren eta ordezkoaren karguak betetzeko. Hamabost egun balioduneko epea izanen da, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik, legezko baldintzak bete eta hautatuak izateko interesa dutenek eskabidea aurkez dezaten Etaioko Udalean edo Bake Epaitegian.

Etaion, bi mila eta bateko irailaren hiruan. Alkatea, Juan Miguel Salinas Maeztu.

Iragarkiaren kodea: a0109387