121. ALDIZKARIA - 2001eko urriaren 5a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

Z A N G O Z A

Hasierako onespena, Zangozako Udal Planeko AR-Gabarderal banaketa eremuko U.E.1 exekuzio unitatea urbanizatzeko proiektuari

Zangozako Udalak, 2001eko abuztuaren 30ean egindako osoko bilkuran, xedapen zatian honela dioen erabakia hartu zuen:

1. Hasiera batez onestea Zangozako Udal Planeko AR-Gabarderal banaketa eremuko U.E.1 exekuzio unitatea urbanizatzeko proiektua, José Lechado Conde jaunak Construciones Lechado Hermanos, S.L. ordezkatuz aurkeztua, Juan A. Ciganda, Alberto Uriel eta Marta Ciganda arkitektoek prestatutako proiektuaren arabera eta ondoko determinazioekin.

-Jendaurreko epean dokumentazio teknikoa gehitu beharko zaio espedienteari, udal arkitektoaren txostenean, haren kopia erantsi baita, ezartzen diren alderdiak osatu eta azalduko dituena.

2. Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legeko 119. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hamabost eguneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik, hura aztertu eta bidezko juzgatzen diren alegazioak aurkeztu ahal izateko.

Zangozan, bi mila eta bateko irailaren hiruan. Alkate udalburua, José Daniel Plazo Izaguirre.

Iragarkiaren kodea: a0109318